XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bostonen jendetza izugarriak Errezibitu Aita Santua.

DONOSTIA (Eferen laburpena).

- Ehundaka mila lagun ziren atzo prest Aita Santuari harrera egiteko Bostonen, hau arratsaldeko 8ak aldera zelarik haruntz iristeko.

Pontifizea ikustearren eta hiriko alkate katolikoak ofizialki festa egun deklaratu zuelako atzokoa, milaka asko izan ziren igande gaua parke inguruan pasa zutenak, non ospatu behar baitzuen pontifizeak arratsaldez meza santua.

Inork lehentasunik izan ez zezan, gaua parkean pasatzea galerazia zegoen agintarien aldetik, baina milaka asko izan ziren, bada, inguruko kaleetako atadietan gaua pasa zutenak.

Jon Paulo IIarentzat atzokoa izan zen bere bizitza osoko egunik luzeenetakoa.

Alde batetik orduaren aldakuntza ematen zelako eta bestetik Irlandako ihardunaldia astuna gertatu zitzaiolako, bidaiako 6 orduek benetan nekaturik utzi zuten Aita Santua.

Kondizio hauetan arratsalde lanpetu bati heldu behar izan zion segidan.

Logan izeneko aireportu internazionalean ofizialki egin zion harrera Rosalynn Carter presidentearen emazteak.

Ospakizun hau zela eta milioi bat inguru pertsona bildu zen parkean eta honen inguruan, Bostondik eta Estatu Batuetako eki-iparretik bertaratuz.

Hiri barnea autozaleentzat itxia geratu zen, bakarrik garraio publikoak zirelarik salbuespen, honela jendetza haundiegiak ebitatuz.

Bestalde, Droghedan Aita Santuak egin bake eskabidea dela eta IRA probisionala, beharbada, alto el fuegoa aztertzen egon bide da.

Aipatu erakunde harmatuko buruzagi inportante batek igande goizean honelako zerbait deklaratu zion kazetari bati Belfasten.

Aita Santuari leialtasun erlijiosoa zor diogu, baina Irlandaren borroka, borroka politikoa da, esan zuen.

Hala ere, pontifizea kapaz baldin bada Irlandari biolentziarik gabeko irtenbide justu eta zuzena eskaintzeko, pozik asko makurtuko ditugu harmak, azpimarratu zuen.

Gure ekintza harmatuen erreakzioak kontuan harturik, borroka honi amaiera emateko moduak aztertzen ari gara, jakina, politikoek Irlandako arazoari arrazoizko soluzioa eskuratzen badiote, erantsi zuen.

IRAren adar politikoa den Sin Fein probisionalak gaur emango du ofizialki pontifizearen hitzen erantzuna.

Bi soldadu britaniko gertatu ziren atzo zaurituta, Belfasten IRAko kide batzuekin tiroketa izan zutelarik.

Ulster Volunteer Forze protestanteen erakunde paramilitarrak atzo alto el fuegoa eskaini zuen, IRAkoek pontifizearen erreguari erantzunez beste horrenbeste egiten badute.